BAT GEHIO

Musika, robotika, hardware librea… hau dena gutxi bazan blog baterako orain bonsaiekin nator. Bi urte ia pasatu dira ezer idatzi nuenetik, nire domeinu berria dudanetik… eta ezer ez idazteko. Ihartu ote naiz?

Bonsai: hitz japoniarra, non bon erretilu, bandeja esan nahi duen eta sai natura.

Bonsaiaren jatorria Txinan dago, orain dela 2000 urte inguru eta monje Taoisten eskutik, gero Japoniara iritsi zen.

Euskarazko Wikipedian jatorria oker dago jarrita, orokorrean euskarazko informazioa eskasa da.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Bonsai

Blogari bizitza eman behar diodala pentsatuz nire hatzak geldirik dira.

MAC OS X LION BIRTUALIZATZEN

VirtualBox erabili dut, Linux Mint 12 barruan. Hala ere bai windows-en edo beste edozein linux-en ere egin behar dena gauza bera izango da, kontutan izanik VirtualBox-en bertsiorik berriena darabiltela eta instalazioaren desberdintasunak sistema eragile bakoitzean. Ulertu beharra dago hau dena OSx86 delako mugimenduak eragin duela. Apple-en sistema eragilea beraiek saltzen duten makinetan instalatu daiteke soilik, horregatik erabiltzaile partikular batzuk mac kloniko bat sortu zuten, hackintosh deitu zutena eta PC batzuetan instalatzeko aukera ematen zuen bertsioei iAtkos izena jarri zioten. Nik iAtkos L2 bertsioa da instalatuko dudana, Mac OS X 10.7.2 Lion bertsioaren moldaketa bat. Hauetako bertsio bat eskuratzea nahiko erraza da, pirate bay-n bilaketa bat egin eta hor agertuko dira bertsio desberdinak.

Gehiago jakin nahi duenak honakoa irakurri dezake:

http://en.wikipedia.org/wiki/OSx86

Linux distribuzioetan VirtualBox programa biltegietan dator, baina kasu gehienetan ez da aurkitu daitekeen bertsiorik berriena eta horrek arazoak ekarri ditzake, bertsio zaharrenetan ez bait zegoen MacOS birtualizatzeko aukerarik. VirtualBox-en 3.2.0 bertsioa izan zer lehena aukera hori eskeini zuena, niki 4.1.10 bertsioa erabili dudalarik. Web orrian aurkitu daiteke bertsio berriena jaitsi eta instalatzeko aukera, nik hala egin dut.

Image
VirtualBox-en informazio orria.
Windows-en instalazioa ohikoa izango da ere, fitxategia web orritik eskuratu eta exekutatu. Ubuntu edo Debian-en oinarritutako linux distribuzioetan (Linux Mint Ubuntun dago oinarrituta), synaptic pakete kudeatzailea erabili daiteke edo windows-en bezala instalatzailea eskuratu eta instalatu. Azkeneko aukera hau hartuz gero kontuan izan ez dela automatikoki eguneratuko.

Behin programa instalatuta dugunean, lehenengo gauza makina birtual berri bat sortzea da.


Image
Image
Irekiko den hurrengo leihoan zein sistema eragile birtualizatuko den aukeratu beharko dugu.
Image
Hurrengoa makinak izango duen RAM memoria kantitatea eta disko gogorraren tamaina zeaztu beharko dira, nik 2G RAM eta 20G-tako disko gogorra aukeratu ditut.

Image

Image

Image

Image

Honekin makina birtuala sortuta izango dugu, instalatu aurretik ezarpenak aldatuko ditugu.

Image

Ezarpen orokorrak dauden bezela utzi ditut.

Image

Sistemaren barnean bi aldaketa, batetik disketea ezgaitu dut, puntu hau ez da garrantzitsua eta dagoen bezela utzi daiteke. Garrantzitsua Enable EFI ezgaitzea da bestela ezingo da instalatu.

Image

Ikusi nola panataila hontan makinaren RAM memoria kantitatea aldatu daiteken, hau edozein unetan egin daiteke, makina itzalita dagoela noski.

Display barruan bi aldaketa egin behar dira ere, batetik bideo memoria maximoan jarri 128MB, eta bestetik Enable 3D acceleration gaitu.

Image

Ia prest dago, orain gure instalazio irudia DVD irakurgailu birtualean sartu behar dugu, horretarako storage autatuta honakoa agertuko zaigu.

Image


SATA controller azpian gure disko gogr birtuala dugu, eta IDE controller azpian DVD irakurgailu birtuala. Goiko irudian empty (hutsa) dagoela dio. Aukeratu eta gure iAtkos irudiaren bidea erakutsiko diogu.

Honekin prest dago makina instalazioa hasteko, horretarako ezarpenetatik irten OK sakatuz eta makina martxan jarri.
Image

Utzi kargatzen botoirik ikutu gabe.

Image

Aukeratu hizkuntza, euskaraz ez dago noski…

Image

 Aurreraaa!!!

Image

Baldintzak onartu, iAtkos buruzko informazio zenbait dator hor, irakurri nahi baduzu.

hurrengo pantailan badirudi ezin dela aurrera jarraitu, momentu hontan disko gogorra formateatu behar da aurrera jarraitzeko.


Utilidades barruan Utilidad de discos aukeratu behar da.


Image


Orain gure disko gogor birtuala aukeratu eta borrar botoiari eman behar diogu, honekin diskoa formateatzea lortuko dugu.

Image


Nahi diogun izena jarri diskoari, eta formatua mac os plus (con registro) izan behar du.

Image


Utilidad de discos-etik atera.

Image


Orain instalatzeko prest, autatu disko gogorra eta ema aurrera. Pantaila hontan personalizar botoia daukagu, hor klikatzen badugu konfigurazio menu batetara eramango gaitu, nik ez dut ezer aldatu. Menu hau oso garrantzitsua da makina birtuala ez den kasuan, hardware desberdinen driver-ak daudelako bertan. Makina birtualetan berriz ez du eraginik, batenbat probatu dut nik eta ez dut desberdintasunik nabaritu. Beraz hobe bertan ez sartzea.


Orain itxoitea besterik ez dugu.



Ez da dena 100%-an ondo ibiliko, lehenengo gauza instalazio ondorengo abixu ha da. Gainera itzaltzerakoan beti agertzen zaidan abixua da. Honek VirtualBox programaren bidez itzaktzera behartuko gaitu. iAtkos 7 bertsioa instalatzen baduzute (Mac OS X Leopard 10.5 dela uste dut) ez duzute arazo hau izango.

Image


Panatailaren erresoluzio haundiena ere ezin izango da lortu, hau dena VirtualBox Guest Aditions delakoak ez daudelako mac-en kasurako. Guest aditions delakoak sistema birtual batek 100%-ko funtzionamendua izan dezan makina birtualean instalatu beharrekoak dira. Gaurko egunean Linux eta Windows sistemetarako existitzen dira baina ez Mac OS X-entzat.

Lehenengo aldiz abiaraztean konfigurazio pantaila batzuk agertuko dira, bete nahieran.

Image


Image



Image


Image


Image


Image



Puntu hontan ia bukatuta dago, teklatuaren konfigurazioa eskatuko digu. 

Image


Image


Image


Hemen dago gure Mac OS X Lion birtuala!!

Image


Soinua ez badabil onako driver hau instalatu daiteke Mac OS X birtualean. Pantailaren bereizmena aldatzeko egin beharrekoa pixkat konplikatuagoa da. Mac OS barruan Libreria / preferences / SystemConfiguration karpeta bilatu eta bertan preferences karpeta ireki. Bertan com.apple.Boot.plist artxiboa editatu eta bertan horrelako zeozer kopiatu:



Image



Jarri behar den pantaila bereizmena, Mac OS martxan jarri eta segidan teklatuko beheranzko geziari emanez agertzen den menu batetan bilatu behar da. Video Info izeneko sarreran. Bertan VirtualBox-ek jasaten dituenak agertuko dira, ez dago 1920×1080, nik erabiltzen dudana. Hau Guest Aditions-ak ez ditugulako instalatuta egin behar da. Mac bertsio honetan gainera.


Uste dut hau izan dela dena, azkenean txapa dexentekua atera zait, norbait probatzera animatzen bada, bere esperientziak elkarbanatzera gonbidatzen dut.

REPRAP PROIEKTUA III

MUNTAIA MEKANIKOA I:

Makinaren muntaia burutzeko informazio guztia internet-en aurkitu daiteke erraz. Batez ere reprap-aren web orrian:


Nik hor datorrena jarraitu dut gutxi gorabehera, baina pausu batzuk desberdin egin ditudala onartu behar dut. Materialak osatzeko garaian kontuz ibili behar da, argi izanik ze inprimagailu modeloa eraikiko den aurrera jarraitu dezakegu, eta ondoko taularenbat jarraitzea gomendagarria da.

Mendel modeloarentzat hau jarraitzea gomendatzen da, kontuan izan libreoffice edo openoffice formatuan dagoela eta ingelesez gainera.

Prusa Mendel modelorako beste gida hau erabili beharko da.

Argi izan behar da zeintzuk diren X, Y eta Z ardatzak. X ardatza estrusio-buruak izango duen mugimendua adierazten du, Y ardatzak mahaiarena eta Z ardatzak gurdiaren igoera eta jeitsiera.

Behin estruktura osatzeko material guztiak eskura izanda, alboetako triangeluekin hastea da hoberena.


Image


Nik ez nituen hasiera batean motorerik eta detektorerik muntatu, bakoitza libre da nahi duen bezala egiteko. Errespetatu beharrekoa berriz neurriak dira, irudian M3 eta J1 bezala agertzen direnak.

Ondoren bi triangeluak elkartu beharko dira, lehen bezala neurriak errespetatuz eta nahi duenak motoreak muntatuz.


Image 

Image
Nire makinaren itxura aurreko pausuak burutu ondoren.
Lehenengo apusu hauek eman nituenean neurriak oraindik zeaztu gabe nituen eta transmisiorako beharrezko elementuak beranduago muntatzea erabaki nuen (gehienbat motoreak falta zitzaizkidalako eta ez nuen gehiago itxoin nahi muntaketa hasteko).

Ondoren Y eta Z ardatzak gidatzen dituzten elementuak muntatu nituen, doiketarako burbuilazko nibela kalibrea plomua (neronek egindakoa hari eta azkoin birekin , reprap wikian azaltzen den bezala) eta metro bat erabili nituen.


Y ardatzaren detaileak:

Image


Image


Image


Image
 
Z ardatzaren detaileak ondorengo irudietan ikusi daitezke:

Image

  

Image



 Image

Hau da oraingoz dena, hurrengorako transmisioa eragiten duten elementuei eta X ardatzari buruz hitz egingo dut.
ERREFERENTZIAK:

REPRAP PROIEKTUA II

SORRERA ETA IZAERAREN KONTZEPTUA (GENESIA):

Reprap 3D inprimagailua Adrian Bowyer-ek asmatu zuela esan daiteke, asmatzea baina egokiago litzateke erditu zuela esatea. Unibertsitate ezezagun bateko ingeniaritza departamentuan lan egiten du, Erresuma Batuko Bath hiriko unibertsitatean hain zuzen.


Makina honen berezitasunen artean bere atzean duen izaera eta sorreraren filosofia da. Ulertu dadin kontzeptu batzuk jakitea beharrezkoa da:

Makina zinematikoa: mugikorrak diren zatiez osatutako makina fisikoa bezala ezagutzen dena, kasu hontarako organismo bizidunak ere kontutan hartzen direlarik.

Autoerreplikazioa:  makina zinematiko batek bere buruaren kopia zehatza egiteko gai izatearen ideia utopikoa. Termodinamikaren bigarren legeak eta Nyquist-Shannon-en teoremak diotenez ezinezkoa da informazioa denboran zear kopiatzea galera edo akatsik gabe. Azken finean Darwin-en eboluzioaren teoria horrek gidatzen du. Horrelako izaera utopikoa duten hitzak filosofian eta poesian erabiliak izan diren bezala, ingeniaritzan erabiltzeko, “erreplikatze” hitzaren indarra murrizten da, honela gelditzen delarik: tolerantzia jakin batzuen artean originala bezain ondo lan egiteko gai den kopia bat.

Autoerreprodukzioa: makina zinematiko batek bere buruaren gutxi gorabeherako kopia bat sortzeko ahalmena duenean. Kopia horien akatsen izaerak ez du garrantzia eta organismo bizidunak autoerreproduzitzaileak direla esaten da. Definizio hauen arabera erreplikatzaileak erreproduzitzaileen azpimultzo bat dira.

Autofabrikazioa: lehengaietatik abiatuz bere buruaren zati bat gutxienez egiteko gaitasuna duen makina zinematikoa.

Automuntaia: makina zinematiko batek bere buruaren kopia baten zatiak maneiatzeko duen gaitasuna da.

Autoerreplikazio edo autoerreprodukzio autotrofoa: lehengaietatik abiatuta eta inongo laguntzarik gabe sistema batek bere buruaren kopia zehatza egiteko duen gaitasuna. Gaurko egunean ez da eraiki gaitasun hau duen makinarik, baina honen adibide nagusiak naturan aurkitu ditzazkegu.

Lagunduriko autoerreplikazio edo autoerreprodukzioa: laguntzarik gabe bere buruaren parte den azpisistema kritiko bat gutxienez, baina ez denak, sortzeko gai den makina zinematikoa, ondorioz gizakiaren (edo beste zerbaiten) laguntza beharko du lana burutzeko.

Definizio hauen arabera Reprap-a “lagunduriko makina zinematiko autoerreplikatzailea eta autoerreproduktiboa da”.

Behin gure makinaren definizio zehatza zein den ezagututa, berorren genesian sartzeko prest gaudela esan dezakegu. Orain arteko guztia irakurtzeko gai izan bazara bejondeizula…

Reprap-aren genesia ulertzeko biomimesiaren kontzeptua ezagutzea beharrezkoa da.

Biomimesia gizakiak bere buruari hurrengo ausnarketa egitetik sortu den alor zientifikkoa da.

“Aurre egin beharrean aurkitzen garen jasangarritasun arazo gehienei naturak irtenbidea aurkitu badie, zergatik ez berarengandik ikasi?”

Biomimesiak beraz honakoa proposatzen du:

  •  Natura imitatu gizakiaren prozesu produktiboak eraikitzeko orduan.
  •  Eraberritzea ekosistema bizien funtzionamenduan oinarrituta izatea.

Naturan aurkitzen diren bizidun gehienak lagunduriko organismo autoerreplikatzaileak eta autoerreproduktiboak dira, era batean edo bestean inguruko espezieen beharra dute hori lortzeko. Bestalde espezie desberdinen arteko erlazioak aztertuz, makina mutualismoan oinarritu behar zela izan zen kontutan. Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoak honela definitzen du mutualismoa:

“Partaide bien onura dakarren eta inoren kalterik sortzen ez duen harreman sinbiotikoa”

Makina ez denean bere buruaren erreplika bat egiten ari, gizakiarentzat onuragarriak izan daitezkeen objetuak ekoizteko gaitasuna du eta hortan datza gizakia eta makinaren arteko mutualismoa.

Bestalde naturan genomek copyright kontzepturik onartzen ez duten bezala, guztia lizentzia publikoen bidez burutzearen beharra ikusi zen. Honen ondorioz Darwin-en eboluzioaren printzipioak jarraitzea du helburu (gogoratu diseinatu zen lehenengo makinaren izana Darwin dela). Edozeinek muntatu dezake etxean, baita diseinuan aldaketak egin, baina lizentzia mota bera erabiltzera behartuta dago. Horrela izanik makina eboluzio artifizial bat jasaten ari dela esan daiteke.


Honen ondorioz Reprap-en bigarren generazioko makinari Mendel izena ezarri zioten, genetikaren arloan hain lege garrantzitsuak plazaratu zituen pertsonaren omenez.






Bitartean nire makinaren muntaiak aurrera darrai, mekanikoki oso aurreratuta dagoen bitartean elektronikak buruhauste bat baino gehiago eragin dit. Elektronikak bere eboluzio artifiziala ere jasan du, mendel modelorako 7 bertsio desberdin aurkitu daitezke. Ze bertsio aukeratu? Makina martxan jartzeko gai izango ote naiz?


Image
Nire Mendel-a Z eta Y ardatzak prest dituela X ardatza doitzeke.
ERREFERENTZIAK:

1. RepRap – the replicating rapid prototyper (Rhys Jones, Patrick Haufe, Edward Sells, Pejman Iravani,

REPRAP PROIEKTUA I

Reprap GPL (General Public License) lizentziapean eraikitako 3D inprimagailua dugu, objetu digitalak modelo solidoan bihurtzea helburu duena horretarako plastiko mota bat erabiltzen duelarik. Reprap-aren zati asko ere plastikoz eginak daudenez Makina Autoerreplikatzaile bat dela esan daiteke, Reprap berez Replicanting Rapid Prototyper hitzetatik dator.

Inprimagailuaren definizioa Elhuyar hiztegiaren harabera : “Fitxategien edukia euskarri fisiko batean ekoizten duen periferikoa” eta Wikipediak berriz hau dio: “Ordenagailu batean dugun irudi edo testuzko dokumentu bat medio fisiko batetara (orokorrean, papera) pasatzeko funtzioa betetzen duen irteera periferiko bat”.

3D inprimagailu baten aurrean gaudela esatea ez da makina definitzeko espresio egokiena. Fabrikazio aditiboaz ari gara hitzegiten, hau da objetu bat sortzeaz, makina-herremintaren kasuan ez bezala, ez dagoen tokian material aportatzio bat ahalbidetzen duen gailu bat dugu esku artean. Ordenagailutik zuzenean makinara eta makinatik zuzenean errealitate fisikora.


Makina honen berezitasun nagusienak, bere buruaren zati haundi bat erreplikatzeko gai izatea, berau osatzen duten elementu komertzial guztiak ingenieritzan erabiltzen diren material estandarrak izatea (merkatuan erraz eta merke aurkitzea ahalbidetzen duena) eta “open source” filosofiaren barruan aurkitzea direnez, edozeinek libreki eraiki dezake, norberarentzat edo beste norbaitentzat, horretarako informazio eta laguntza guztia eskuragarri duelarik.


Bere izaera publikokaren eraginez modelo desberdinak existitzen dira, gainera modelo bakoitzak bariazio edo hobekuntza asko izan ditzazke. Hasiera batean Darwin izeneko modeloa disenatu zen eta ondoren Mendel. Mendel modeloak beste bi bariazio izan ditu Mendel Prusa eta Huxley. Honetaz aparte norberak nahi dituen aldaketa eta hobekuntza egin ditzazke, azken finean Linux-ekin gertatzen den bezala, lizentzia libreak hori ahalbidetzen duelako.


Image
Reprap Mendel modelo arrunta.

3D INPRIMATZE TEKNIKAK:
Reprap “Urtutako Harizpi Fabrikatze” teknika erabiltzen du elementuak sortzeko, ingeleraz “Fused-Filament Fabrication”  (FFF) bezela ezagutzen dena berez Copyright arazoengatik hartutako definizioa da. Teknika hau “Fused Deposition Modeling” (FDM) bezela ere ezagutzen da baina Stratasys Inc. izeneko enpresak jabego legala duenez, Reprap proiektukideek teknika berari izen berria jarri behar izan zioten. 

3D inprimagailuak pieza solidoa sortzeko, berau lodiera jakineko geruzatan banatzen du eta geruza bakoitzari material aportazioa egin. Ingeleraz “Additive Fabrication” bezela ezagutzen da teknika hau. Erabilitako material eta teknologiaren arabera hauek izan daitezke inprimatze mota desberdinetako batzuk:

1. Urtutako filamentu edo harizpi Fabrikatzea: lehen aipatu den bezela ingeleraz FFF edo FDM bezela ezgutzen dena. Teknika honek polimero bat erabiltzen du, pita (boquilla) batetik pasaraziz, bertan urtuz edo moldatuz eta euskarri batetan geruza bakoitza ezarriz. Reprap-aren kasuan polimero erabiliena ABS-a da (Acrylonitrile Butadiene Styrene), adibidez Lego-ren piezak egiteko erabiltzen den bera. 




Image

1. Pita. 2. Gehitutako materiala. 3. Euskarria.



2. Laser bidezko Sinterizazio Selektiboa: ingeleraz “Selective Laser Sintering” (SLS) bezela ezagutzen da, eta erabiltzen dituen materialak plastikoa, zeramika, beira, edo metalak izan daitezke. Kasu honetan euskarri batean, erabili beharreko materialaren hauts geruza bat potentzia haundiko laser batek solidifikatzen du, euskarria geruzaren lodieraren neurria jeitsi eta hauts geruza berri bat ezartzen da berriz laserraz solidifikatu eta aurreko geruzari erantsiz. 


 Image 

3. Estereolitografia: kasu honetan UV izpien ondorioz erreakzionatzen duen fotopolimero likido bat erabiltzen da. Aurrekoan bezala izpien eraginez geruzak (0.15 eta 0.05mm-ko lodiera bitartekoak) solidotzen doaz pieza sortu arte. Teknikarik zaharrenaren aurrean gaude, 1986. urtean asmatu zuen Chuck Hull izeneko Estatubatuarrak, berak du patentea ez bakarrik prozesuaren teknikari dagokionez, baita STL estentsioa duten fitxategien inguruan.


  Image

4. Tinta injekzio bidezko 3D inprimagailua: kasu honetan igeltsu edo zelulosa hauts geruza bakoitza tinta injekzioen bidez konpaktatzen da. Lortutako piezaren hauskortasuna dela eta, gogortze prozesu baten beharra dute, epoxi edo zianokrilato infiltrazio baten bidez. Zelulosaren kasuan elastomero bat erabili daiteke pieza malguagoak lortzeko.

—————————————————–

Proiektu honen berri izan nuenean berehala erakarri ninduen, filosofiarekin guztiz bat nentorren, publikoa izan nahi duen gailu bat, ingeniaritza gizartearen ez enpresaren zerbitzura. Horregatik erabaki nuen aurrera eramatea, ez bakarrik hemen idatzi dudan guztiarekin konformatzea. Eta hasi naiz dagoeneko. Lehenengo piezak lortuta (beste reprap baten bidez inprimatuak) itxura hartzen hasi da nire makina. Nire asmoa eraikuntzaren prozesua ere nola izaten ari den azaltzea da, binon ezin nuen hasi guzti hau zer den argitu aurretik.




Image
Piezak etxean, ordenatuta eta muntaia hasteko prest.



Image
 Estrukturaren muntaiaren lehen pausoak.


Muntaiaren nondik norakoak azaltzen noan einean, Reprap-aren inguruan sakontze bat ere joango naiz egiten, beronen sorreraren eta filosofiaren inguruan.

ERREFERENTZIAK:


1. RepRap – the replicating rapid prototyper (Rhys Jones, Patrick Haufe, Edward Sells, Pejman Iravani,
2. WIKIPEDIA: http://en.wikipedia.org/wiki/3D_printing 
                      http://es.wikipedia.org/wiki/Impresora_3D