Edukira joan

Enciso

Enciso
Errioxako udalerria
Image
Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Espainia
AutonomiaImage Errioxa
AlkateaRafael Lafuente Fernandez
Izen ofizialaEnciso
Posta kodea26586
INEk ezarritako kodea26058
HerriburuaEnciso
Geografia
Koordenatuak42°08′56″N 2°16′09″W / 42.148888888889°N 2.2691666666667°W / 42.148888888889; -2.2691666666667
Mapa
Image
Azalera69,69 km²
Altitudea813 m
MugakideakMunilla, Arnedillo, Préjano, Muro de Aguas, San Pedro Manrique eta Yanguas
Demografia
Biztanleria167 (2025)
alt_left 60 (%35,9) (%64,1) 107 alt_right
Dentsitatea2 bizt/km²
MatrikulaLO

Enciso Errioxako udalerria da, 2020an 170 biztanle zituena. Udalerrian aurkitu diren dinosauroen 3.000 iknitek ezagun bihurtu dute[1].

Errioxako hegoaldean kokaturik dago, Soriako probintziarekiko mugan. Mendialdean aurkitzen da 813 m-tako altueran eta Cidacos ibaiaren eskuinaldeko eremua hartzen du herriak. Logroño hiriburutik 72 kilometrotara dago[1].

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Munilla, Arnedillo, Préjano, Muro de Aguas, San Pedro Manrique eta Yanguas.

Fernan Gonzálezen boto faltsuan aipatzen da Enciso: "Omnes villæ de ambobus cameris, Orticosa, Enciso"[2].

Encisoko gaztelua musulmanek egindakoa izan liteke, X. mende ingurukoa, eta ondorioz Errioxako gazteluen artean zaharrenetakoa. 1109an Fortun Iñiguez izan zen tenentea, 1184ean Diego Ximenezek eskuratu zuen, Cameroseko jaunak, eta 1246. urtean Calatravako Ordenari saldu zion[3].

XVI. eta XIX. mendeen artean Encisok garapen handia izan zuen ehungintza industriari esker. XVIII. mendearen erdialdera 6 lantegi eta 29 ehundegi zituen. XIX. mendearen erdialdera ordea Kataluniako ehungintza industria modernoak ezarritako lehian galtzaile atera zen[4]. Horretaz gain ingurune pobrea zen nekazaritzarako eta biztanleek hiriguneetara jo zuten. Cidacos haranean Encisotik gora zeuden herria hustu egin ziren 1960. hamarkada inguruan eta Enciso berak 20 urtetan populazioaren hiru laurdena galdu zuen.

Biztanleriaren tamainaUrtea150155160165170175180200020052010201520202025EncisoBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 107 gizon, 60 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.93
 
95-99
 
0.00
1.87
 
90-94
 
5.00
1.87
 
85-89
 
5.00
2.80
 
80-84
 
5.00
8.41
 
75-79
 
6.67
12.15
 
70-74
 
1.67
10.28
 
65-69
 
20.00
12.15
 
60-64
 
11.67
7.48
 
55-59
 
10.00
5.61
 
50-54
 
10.00
10.28
 
45-49
 
8.33
2.80
 
40-44
 
3.33
4.67
 
35-39
 
3.33
4.67
 
30-34
 
5.00
3.74
 
25-29
 
0.00
4.67
 
20-24
 
1.67
1.87
 
15-19
 
1.67
2.80
 
10-14
 
1.67
0.00
 
5-9
 
0.00
0.93
 
0-4
 
0.00
Iturria: Instituto Nacional de Estadística[5]

Jaiolekuari dagokionez, 2022. urtean biztanleen % 35,5 udalerri berean jaioak ziren[6], probintziako batez bestekoaren (% 44,4) azpitik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (Nafarroa barne) % 20,9 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 8,1 —probintzian % 16,2—.

Udal
Prob
Best
Esta
Udalerri berean · % 35,5Probintzia berean · % 35,5Beste erkidegoa · % 20,9Estatutik kanpo · % 8,1
Biztanleria jaiolekuaren eta bizilekuaren arabera (2022). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 12 biztanleren artean, gehienak Europan jaioak dira (% 58,3)[7]. Jaiolekuko herrialde nagusiak Errumania, Peru, Kolonbia dira.

Amer
Euro
Afri
Amerika · % 33,3Europa · % 58,3Afrika · % 8,3
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Errumania5 · % 41,7
Peru1 · % 8,3
Kolonbia1 · % 8,3
Erresuma Batua1 · % 8,3
Venezuela1 · % 8,3
Maroko1 · % 8,3
Jaiolekuko herrialde nagusiak. Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 388 etxebizitza zeuden: 89 (% 22,9) nagusiak eta 299 (% 77,1) ez-nagusiak.[8]

388etxebizitza
89etxegune

Etxebizitza multzoa

89
299
Etxebizitza nagusia (89)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (299)

Guztira 89 etxegune zeuden, eta horietatik 44 (% 49,4) pertsona bakarrekoak ziren.[9]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 144
2 pertsona28
3 pertsona6
4 pertsona7
5 edo gehiago4

Udalerriko herriguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encisoko udalerrian dauden herriguneak honako hauek dira (biztanleria, 2015):

  • Enciso (herriburua) = 143 biztanle
  • Poyales = 15 biztanle
  • El Villar = 4 biztanle
  • Navalsaz = 4 biztanle
  • El Villar = 4 biztanle
  • Las Ruedas de Enciso = 0 biztanle (Encisoko urtegia egiterakoan 10 biztanleek alde egin behar izan zuten)
  • Garranzo = 0 biztanle
  • La Escurquilla = 0 biztanle
  • Valdevigas = 0 biztanle

Diru-sarrerak

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.745 euro-koa zen[10], eta etxegune bakoitzeko 26.666 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (14.827 euro) parean dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 17.850 euro zen. Errenta gordina 17.394 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 45,2[11]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 33,8), beste diru-sarrerak (% 15,7), langabezia-prestazioak (% 2,9), beste prestazioak (% 2,4).

45%
34%
16%
Soldata · % 45,2Pentsioak · % 33,8Langabezia · % 2,9Beste prestazioak · % 2,4Beste sarrerak · % 15,7
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[12][oh 1]Udalerrian indizea 30,6 da, probintziakoaren (29,7) gainetik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 3 da, probintziakoaren (2,5) gainetik eta Espainiakoaren (2,8) gainetik.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Santa María de la Estrella eliza.
  • Santa María de la Estrella eliza: XV. mendeko eliza gotikoa da. XVII. mendeko erretaula eta dorrea ere aipagarriak dira[13].
  • San Pedro apostoluaren eliza
  • Encisoko gaztelua: X. mendean eraikia eta XIII. mendean Calatravako Ordenak eskuratu zuen. Oinplano obalatua zuen. Gaur egun hondarretan aurkitzen da[3].
  • Sortzez garbiaren gurutzea
  • Encisoko urkamendia
  • El Barranco Perdido: Dinosauroen inguruko interpretazio zentroa eta parke tematikoa[14]
  • Encisoko urtegia

Dinosauroen iknitak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Dinosauroek oinatzak Encison.

Kretazeo Goiztiarrean lautada zingiratsu bat izan zen, aldiro lehortu egiten zena, eta eremu lokaztu haietan dinosauroek oinatzak uzten zituzten. Lokatza lehortu, gogortu eta ondoren sedimentu berriak pausatzen ziren oinatz horien gainean. Milioika urteren ondoren sedimentu horiek higatu eta oinatz horiek iknita bihurturik azaleratu egin ziren.

Udalerrian hainbat eremutan aurki daitezke iknita hauek. Guztira 3.000tik gora identifikatu dira.

  • La Virgen del Campo eremua: Cidacos ibaiaren eskuineko ertzean daude, zubitik gertu. Bi hankatan ibiltzen ziren dinosauro haragijale eta belarjaleen 500 iknita inguru ditu. Zingiraren ertza zenez hondarraren ondulazioak ikusten dira eta bertan bibalboak eta zizareak bizi ziren. Garai batean sakonera handiagoa izango zela ere pentsatzen da dinosauroen erpeen arrastoak baitaude, hondoa aurkitu nahian bezala[15].
  • La Senoba eremua: 130 lorratz ditu, ahuetatik 10 haragijaleenak[16].
  • Valdecevillo eremua: Encisotik El Villarrerako bidearen alboan dago eta 168 arrasto ditu. Azpialdean haragijale baten lau oinatz daude eta gorago hiru iguanodon izan daitezkeenen aztarnak eta atzerago oinatz handiagoak, brakiosauro batenak[17][1].
  • El Villar-Poyales eremua: El Villar eta Navalsaz artean aurkitzen da eta bi azaleratze ditu[18].
  • Navalsaz eremua: 138 oinatz ditu, gehienak bi hankatan ibiltzen ziren belarjaleenak. Oinatz handienak 75 cm neurtzen ditu, eta animaliak 4'25 metrotako altuera izango zuela estimatzen da. Errioxan aurkituriko belarjale baten aztarnarik handiena da[19].
  • La Cuesta de Andorra eremua: belarjale baten 21 oinatz ditu 30 metrotako ibilbidea egiten duena. Iguanodona izan daiteke. Hankaokerra zen, 2-4'5 km/h abiaduran zihoan eta tarteka labaindura txikiak izan zituen[20].
  1. 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. «Enciso (La Rioja), uno de los mejores yacimientos de Dinosaurios» www.lugaresconhistoria.com (kontsulta data: 2021-09-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Enciso, La Rioja. Lugares de interés. Brujulea Local» Brujulea (kontsulta data: 2021-09-07).
  3. 1 2 (Gaztelaniaz) «Castillo-fortaleza de Enciso - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (kontsulta data: 2021-09-07).
  4. «Crisis de la industria textil lanera en La Rioja: reinado Isabel II - bermemar» www.bermemar.com (kontsulta data: 2021-09-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Población por sexo, edad (grupos quinquenales) y nacionalidad (española/extranjera)(68535)» INE (kontsulta data: 2026-07-31).
  6. INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Errioxa.tab.
  7. INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Errioxa.tab.
  8. (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  9. (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  10. INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADHR errenta Errioxa.tab.
  11. INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADHR fuente Errioxa.tab.
  12. INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADHR gini erreferentziak.tab.
  13. Txantiloi:Es-GT «Iglesia parroquial de Santa María de la Estrella» La Rioja Sin Barreras (kontsulta data: 2021-09-07).
  14. «Parque de dinosaurios en La Rioja, Enciso · El Barranco Perdido» www.barrancoperdido.com (kontsulta data: 2021-09-07).
  15. «Intro Alhama» web.archive.org 2011-09-02 (kontsulta data: 2021-09-07).
  16. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (kontsulta data: 2021-09-07).
  17. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (kontsulta data: 2021-09-07).
  18. «Intro Alhama» web.archive.org 2011-09-02 (kontsulta data: 2021-09-07).
  19. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (kontsulta data: 2021-09-07).
  20. «Intro Alhama» web.archive.org 2009-08-08 (kontsulta data: 2021-09-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]