Edukira joan

Fanny Biascamano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fanny Biascamano
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFanny Antoinette Agnès Torres
JaiotzaSète, 1979ko irailaren 16a
HerrialdeaImage Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSète, 2025eko abenduaren 27a (46 urte)
Hobiratze lekuaSete (Le Py) Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta idazlea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1485107 Musicbrainz: f0694b24-8638-4637-836a-188306898c85 Discogs: 852307 Edit the value on Wikidata

Fanny Biascamano (Sète, Hérault, Frantzia, 1979ko irailaren 16a2025eko abenduaren 27a) espainiar eta italiar jatorriko frantziar abeslaria izan zen.[1][2][3][4]

Fanny Biascamano 1979an jaio zen Herault departamenduko Sète hirian. Ama espainiarra eta aita italiarra ziren.

Musikari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n egin zen abeslari ezaguna, 12 urte zituela Jean-Pierre Foucault telebistako aurkezleak gidatutako Sacrée Soirée show-etako "Numéro 1 de demain" sekuentzia batean parte hartu zuenean. Édith Piafen arrakastetako bat, "L'Homme à la moto" izenburukoa, rock generoko interpretazioa egin zuen, eta horri esker kaleratu zuen lehen singlea. Bertan, Frantziako musika zerrendetako lehen postuetako batean kokatu zen, eta urrezko diskoa lortu zuen.

Urte horretan bertan, bere lehen albuma, Fanny izenekoa, eta bigarren singlea, "Un poète disparu" (euskaraz: Poeta galdu bat), argitaratu zituen. 1993. urtean, bigarren albuma kaleratu zuen, Didier Barbelivienek idatzia, baina bere arrakasta isilpekoa izan zen.

1997. urtean, Dublingo (Irlanda) Eurovision jaialdian Frantzia ordezkatzeko hautatu zuten, "Sentiments songes (euskaraz: Sentimenduen abestiak)" izeneko musika-gai batekin. Zazpigarren postuan sailkatu zen 95 punturekin.[5]

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1992: Fanny
  • 1993: Chanteuse populaire
  • 1991: "L'Homme à la moto"
  • 1992: "Un poète tiro"
  • 1992: "On s'ékrit"
  • 1993: "Chanteuse populaire"
  • 1994: "P'tit Paul"
  • 1997: "Sentiments songes"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Granger, Anthony. (2025-12-29). «🇫🇷 France: Eurovision 1997 Participant Fanny Biascamano Has Died» Eurovoix (kontsulta data: 2025-12-31).
  2. (Frantsesez) «La chanteuse Fanny Biascamano, qui avait représenté la France à l'Eurovision, est morte à l'âge de 46 ans» BFM 2025-12-30 (kontsulta data: 2025-12-31).
  3. (Frantsesez) Uytterhaeghe, Marc. (2025-12-31). «Décès de Fanny Biascamano, qui avait représenté la France à l'Eurovision en 1997» lavenir.net (kontsulta data: 2025-12-31).
  4. (Gaztelaniaz) Adell, Daniel. (2025-12-29). «Fallece Fanny Biascamano, representante de Francia en 1997, a...» eurovision-spain.com (kontsulta data: 2025-12-31).
  5. France: Eurovision 1997 Participant Fanny Biascamano Has Died. Eurovoix News 2025-12-29.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]