Edukira joan

Haritz Azurmendi Arrue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haritz Azurmendi Arrue
Image
Bizitza
JaiotzaAlbiztur, 1991ko ekainaren 26a (35 urte)
HerrialdeaImage Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJoseba Agirreazkuenaga
Ander Iturriotz
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta ikertzailea
KidetzaJakin
Udako Euskal Unibertsitatea
Galtzaundi Euskara Taldea

Inguma: haritz-azurmendi-arrue Tabakalera: 139368

Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, Gipuzkoa, 1991ko ekainaren 26a) Filosofian lizentziaduna eta Gizarte Zientzietan doktorea da (EHU).[1] UEUko Filosofia sailburua izandakoa, Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldeko eta Jakineko kidea da, baita Joxe Azurmendi Katedraren bultzatzaileetako bat ere.

Gizarte Zientzietan doktorea da 2019tik (EHU). Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean izenburupean Joxe Azurmendiren nazio ideia aztertu zuen, hura nazionalismo-ikerketetako teoriekin elkarrizketan jarriz. Gerora euskal pentsamenduan sakontzen jarraitu du eta euskararen historia soziala ere ikertu du.

Horretaz gain, euskararen historia soziala ikertu du Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik.

UEUk ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko eta dibulgaziora begira sortu duen Ikerl(h)ari bideopodcastean parte hartu du.[2][3]

Image
Haritz Azurmendi Arrue UEUren 47. udako Ikastaroetan Baionan, "W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria" ikastaroaren harira

UEUko Filosofia sailburua (2017-2021) eta Irakaskuntza Masterreko irakaslea izan da. Filosofia sailburu dela, ikastaroak ere antolatu izan ditu. Besteak beste, 2019ko "W. von Humboldt gurean: hizkuntza, kultura, herria" izenekoa Baionan.[4] Irakasle ere izan da hainbat jardunaldi edo ikastarotan.[5]

2024an Euskal pentsamenduaren garabideak (UEU) liburua argitaratu zuen Alba Garmendia Castañosekin eta Jon Mentxakatorre Odriozolarekin batera.[6][7] Liburu horren jatorrian UEUren Filosofia Sailaren bi egitasmo jakin daude. 2023ko uztailean, UEUren Udako Ikastaroen barnean egin zen "Filosofo Euskaldunen I. Bilkura"[8] eta urte horretan zehar antolatutako "Euskal pentsalariak Bigarren Hezkuntzako curriculum berrian" hitzaldi-zikloa.

2022tik Jakineko erredakzioko kidea eta proiektu-arduraduna da. Kontseilu editorialeko kidea ere bada.[9] 2026an Joxe Azurmendiren hilondoko Gure klasizismo txikia liburua argitaratzeko edizio lanak egin ditu.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arrue, Haritz Azurmendi. (2019). Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean. (kontsulta data: 2024-11-29).
  2. «"Herri-ikerketa". Ikusgai ikerl(h)ari podcastaren 4. atala» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  3. «ikerl(h)ari podcastaren 2. denboraldia estreinatuko dugu azaroan» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  4. «Haritz Azurmendi: “Humboldt pertsonaia bezala interesgarria da eta, gainera, bere ikerketaren zati bat eskaini zion Euskal Herriari”» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  5. «Haritz Azurmendi Arrue» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  6. «Euskal pentsamenduaren garabideak» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  7. «Haritz Azurmendi Arrue: "Liburu honetan saiatu gara kapituluak sarbide izan daitezen euskal pentsamenduaren adar desberdinetara"» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  8. «Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak.» www.ueu.eus (kontsulta data: 2024-11-29).
  9. «Nor gara» JAKIN Dabilen pentsamendua (kontsulta data: 2024-11-29).
  10. Azurmendi, Haritz (2026): “Hitzaurrea. Liburuaren atze laburra eta zenbait gogoeta aurrera begirako” in Joxe Azurmendi: Gure klasizismo txikia, Andoain, Jakin. 7-14 or. ISBN 978-84-12842-55-5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]