Inah Canabarro Lucas
| Inah Canabarro Lucas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | São Francisco de Assis (Rio Grande do Sul), 1908ko ekainaren 8a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Montevideo |
| Heriotza | Porto Alegre, 2025eko apirilaren 30a (116 urte) |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | portugesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | moja eta matematika irakaslea |
Inah Canabarro Lucas —Irmã Inah izenez ere ezaguna,[1] Inah ahizpa portugesez— (São Francisco de Assis, Hegoaldeko Río Grande, Brasil, 1908ko ekainaren 8a – Porto Alegre, Hegoaldeko Río Grande, 2025eko apirilaren 30a) brasildar moja, irakasle eta ehun urtetik gora bizi izan pertsona izan zen. Hainbat adin errekor izan zituen. 2024ko abenduaren 29an Tomiko Itooka japoniarra hil ostean, munduko pertsona zaharrena izateagatik ezaguna. Gainera, bigarren brasildarra, hirugarren latinoamerikarra eta historiako hamabosgarren pertsona zaharrena izan zen eta 1908an jaiotako azken pertsona hiltzen.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inah Canabarro Lucas São Francisco de Assisen jaio zen, Brasilgo Estatu Batuetan, 1908an, nahiz eta urte horretako ekainean barik maiatzaren 27an jaio zela esaten ziuen berak. João Antonio Lucas eta Mariana Canabarro Lucasen zazpi seme-alabetako bat izan zen. [2] [3] Amaren aldetik, David Canabarro brasildar militarraren birbiloba zen.[4] Bere neba gazteagoa, Rube Canabarro Lucas (1909–1987), ere armadan aritu zen.[5] Aita 1923ko uztailaren 4an hil zen, Hegoaldeko Rio Grandeko orduko gobernadore zen Borges de Medeirosen aurka boluntario gisa borrokan ari zela, 1923ko Brasilgo Iraultzaren testuinguruan [5]
Santa Teresa de Jesús barnetegian ikasi zuen, Santana do Livramenton.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928. urtean Uruguaira joan zen, non nobizia bihurtu zen eta gero monja. Bi urte geroago Brasilera itzuli zen portugesa eta matematikako eskolak ematera Errioxako Tijuca auzoko eskola batean, 1940ko hamarkadaren hasieran Santana do Ramentora itzuli zen irakasle lanetan jarraitzeko.[3][2][6][2]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko maiatzean, 114. urtebetetzetik gertu zegoela, Mãe de Deus ospitalean sartu zuten, Porto Alegren, eta horrek ospakizuna eten zuen, baina alta eman zioten hurrengo hilean.[1]
2022ko uztailaren 27an, Hegoaldeko Río Grandeko Academia Luso-Brasileña de Letras delakoak hilezkor titulua eman zion. Titulu hori balio intelektual handiko pertsona ezagunei eskaintzen zaie, Portugal-Brasilgo elkartea eta komunitatea babesten, sustatzen edo aurrera egiten laguntzen dutenei.[7]
2022ko urrian, ospitaleratuta zegoen bitartean, COVID-19 gaitza hartu zuen, eta hurrengo hilabetean sendatu zen. Beraz, gaixotasun hori gainditu zuen pertsona zaharrenetariko bat izan zen.[8]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inah Canabarro Lucas 2025eko apirilaren 30ean hil zen, 116 urte eta 326 egun zituela, Brasilgo Teresiar Ahizpen Enrique Ossó Etxe Santuan, Karmeldar Oinutsen ordena bat.[9][10]
Hil ondoren, Erresuma Batuko Ethel Caterham bihurtu zen munduan bizirik zegoen pertsonarik zaharrena. Caterham 1909an jaio zen, Canabarro 1908an jaiotako bizirik zegoen azken pertsona izan zen.[11][12]
Hiltzean historiako bigarren moja zaharrena izan zen, Lucile Randonen ostean.[13]
Errekorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urriaren 16an, 109 urte eta 130 egunekin, Luzia Morhs brasildarraren heriotzaren ostean, Brasilen bizirik zegoen moja zaharrena bihurtu zen.[2]
2018ko maiatzaren 27an, 110. urtebetetzea ospatu zuen Porto Alegreko Santa Teresa de Jesús etxe probintzialean, bertan bizi zen eta. Orduan, bere bizitza «Jainkoaren borondateari» egotzi zion eta, gainera, Frantzisko aita santuaren mezu bat jaso zuen, adin horretara iristeagatik zorionak emanez.[3]
Urtebete geroago, 111. urtebetetzean, Sport Club Internacional futbol-taldeak festa bat antolatu zion, eta Beira-Rio estadioaren forma zuen pastel bat, manta bat, kamiseta bat eta taldeari lotutako beste osagarri batzuk oparitu zizkioten.[14]
2021eko urtarrilaren 25ean, 112 urte eta 231 egunekin, COVID-19aren aurkako Txertoaren lehen dosia jaso zuen, eta hura jaso zuen munduko pertsonarik zaharrenetako bat bihurtu zen.[15]
2022ko urtarrilaren 2an, 113 urte eta 208 egunekin, Luzia Mohrsen adina gainditu zuen, historiako hamaikagarren brasildar zaharrena bilakatuz eta historiako moja brasildar zaharrena bilakatuz, urtebete geroago, 2023ko urtarrilaren 17an, Lucile Randon frantziarra hil ostean, munduko bizirik zegoen moja zaharrena bihurtu zen.
2022ko urtarrilaren 23an, 113 urte eta 229 egunekin, Brasilgo pertsona zaharrena bihurtu zen, Antonia da Santa Cruz hil ostean. 2022ko uztailaren 30ean, 114 urte eta 52 egunekin, Latinoamerikako pertsona bizi luzeena bihurtu zen, Sofia Rojas kolonbiarra hil ostean.
2022ko abuztuaren 6an, 114 urte eta 59 egun zituela, bere adina Gerontology Research Group delakoak baliozkotu zuen. Hil zenean, munduko pertsona zaharrena zen, izan ere, 2024ko abenduaren 29an Tomiko Itooka japoniarra hil ostean, gertaera horrek 1908an jaiotako azken pertsona bizi egiaztatua bihurtu zuen.[16][17][18]
2022ko abenduaren 19an, 114 urte eta 194 egunekin, historiako pertsona egiaztatuen top 100 zerrendan sartu zen.
2023ko apirilaren 16an, 114 urte eta 312 egun zituela, Juan Vicente Pérez venezuelarraren adina gainditu zuen, historiako hamargarren latinoamerikar zaharrena bilakatuz, 2023ko maiatzaren 22an, 114 urte eta 348 egunekin, Maria Gomes Valentim herrikidearen adina gainditu zuen, historiako bederatzigarren pertsona latinoamerikar zaharrena eta historiako bosgarren brasildarrik zaharrena bilakatuz. Urte horretako maiatzaren 26an, 114 urte eta 352 egunekin, historiako zortzigarren latinoamerikar zaharrena bihurtu zen, Sofia Rojas kolonbiarraren adina gainditu zuen eta. Zortzi egun geroago, Diolinda Maria da Conceição herrikidearen adina gainditu zuen, eta, hala, historiako laugarren brasildarra eta zazpigarren latinoamerikar zaharrena bihurtu zen.
2023ko ekainaren 8an, bere 115. urtebetetzean, plaka bat eman zion Gerontology Research Group-ek Brasilen zuen korrespontsalak, Angelo Jose Goncalves Bos-ek, eta Hego Amerikan bizirik zegoen pertsona zaharrena zela akreditatu zuen. Gainera, María Heredia Lecaro, Francisca Celsa dos Santos, Antônia de Santa Cruz eta Casilda Benegasen ostean, adin hori lortu zuen bosgarren hegoamerikarra izan zen.[8]
2023ko abuztuaren 29an, 115 urte eta 82 egunekin, Casilda Benegas argentinarraren adina gainditu zuen, eta historiako seigarren latinoamerikar zaharrena bihurtu zen. Urte bereko azaroaren 12an, 115 urte eta 157 egunekin, bosgarren postua lortu zuen Emiliano Mercado del Tororen adina gainditu zuenean.
2024ko irailaren 7an, 116 urte eta 91 egunekin, Maria Giuseppa Robucci italiarraren adina gainditu zuen, historiako hogeita bosgarren pertsonarik zaharrena bihurtu zen; hamar egun geroago, hogeita laugarren postura heldu zen, Besse Cooper estatubatuar maistra eta sufragistaren adina gainditzean. 2024ko urriaren 5ean, hogeita hirugarren postura igo zen, Elizabeth Bolden estatubatuarraren adina 116 urte eta 119 egunekin gainditzean; hamar egun geroago, beste postu bat igo zuen, Jeanne Bot frantziarraren adina gainditzean.
2024ko abenduaren 1ean, 116 urte eta 176 egunekin, historiako hogeita batgarren pertsonarik zaharrena bihurtu zen, Tane Ikai japoniarra gainditu zuenean. 2025eko urtarrilaren 15ean, 116 urte eta 221 urterekin, Tomiko Itooka japoniarraren adina gainditu zuen, eta historiako hogeigarren pertsonarik zaharrena bihurtu zen. Lau egun geroago, Antônia da Santa Cruz herrikidearen adina gainditu zuen, eta zerrendako hemeretzigarren pertsona bihurtu zen, historiako hirugarren brasildarra eta laugarren latinoamerikar zaharrena. 2025eko urtarrilaren 26an, 116 urte eta 232 egunekin, Fusa Tatsumi japoniarraren adina gainditu zuen, historiako hamazortzigarren pertsona zaharrena bihurtuz.
2025eko martxoaren 8an, 116 urte eta 273 egunekin, bere herrikide Júlia Maria Francisca Simãoren adina gainditu zuen, historiako hamazazpigarren pertsona, bigarren brasildarra eta hirugarren latinoamerikar zaharrena bihurtuz. 2025eko apirilaren 16an, 116 urte eta 312 egun zituela, Susannah Mushatt Jonesen adina gainditu eta historiako hamabosgarren pertsona zaharrena bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Internada, religiosa comemora 114 anos e recebe festa com bolo em hospital de Porto Alegre; veja vídeo | GZH» gauchazh.clicrbs.com.br.
- 1 2 3 4 5 «Inah Canabarro Lucas, 114» grg.org.
- 1 2 3 «Freira gaúcha completa 110 anos e recebe parabéns do papa Francisco | GZH» gauchazh.clicrbs.com.br.
- ↑ Religiosa de 112 anos recebe a primeira dose de vacina contra a covid-19 em Porto Alegre. .
- 1 2 Gabriel, Luis. «Ficha Biográfica» www.sentandoapua.com.br.
- ↑ Hilotin, Jay. «Supercentenarians: Longevity secrets of those who live to be 110, and older» Gulf News.
- ↑ «Irmã Inah recebe o título de imortal da Academia Luso-Brasileira de Letras do RS» irmasteresianasbrasil.com.br.
- 1 2 News – Gerontology Research Group. .
- ↑ Buschschlüter, Vanessa. (1 May 2025). «Football-loving Brazilian nun, world's oldest person, dies at 116» BBC News.
- ↑ Zimbrão, Natalia. (1 May 2025). «World’s oldest person, Sister Inah Canabarro Lucas, dies at 116» Catholic News Agency.
- ↑ Newman, Vicki. (1 May 2025). «UK's oldest ever person Ethel Caterham becomes world's oldest person at age 115» Guinness World Records.
- ↑ Maglov, Stefan. (2025-04-30). «Inah Canabarro Lucas, world's oldest person, dies at 116.» LongeviQuest.
- ↑ World Supercentenarian Rankings List – Gerontology Research Group. .
- ↑ Nicolini, Roger. (2019-06-01). «Torcedora completa 111 anos e ganha festa do Internacional» Rádio Líder FM.
- ↑ «Religiosa de 112 anos emociona o Brasil após receber a primeira dose de vacina contra a covid-19 em Porto Alegre» Diario ao Vivo 2021-01-31.
- ↑ «Supercentenarian Data -- Table E» grg.org.
- ↑ Gortázar, Naiara Galarraga. (2025-01-05). «Una monja brasileña de 116 años se convierte en la persona más longeva del mundo» El País América.
- ↑ Villatoro, Fabrizio. (2025-01-04). «LongeviQuest Confirms Inah Canabarro Lucas (Brazil) as the World's Oldest Person» LongeviQuest.