Joan Harrison
Itxura
| Joan Harrison | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | East London, 1935eko azaroaren 29a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko maiatzaren 20a (89 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Joan Cynthia Harrison (East London, 1935eko azaroaren 29a – 2025eko maiatzaren 20a) hegoafrikar igerilaria izan zen.
Aita errugbilaria izan zen eta ama igerilaria. Joan East Londoneko Clarendon High School for Girls-en ikasi zuen. Hamahiru urterekin Hegoafrikako errekorrak zituen eta hamalaurekin Commonwealtheko Jokoetan txapeldun izan zen.
1952ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen bizkar estiloko 100 metroko proban. 1954ko Commonwealth Jokoetan urrezko bi domina gehiago irabazi zituen. 1982an Igeriketako Ospearen Aretoko kide hautatu zuten.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 1952ko Udako Olinpiar Jokoak | Helsinki | 100 metro bizkarra | |