Chūkyōko metropoli eremua
Itxura

Chūkyōko metropoli eremua (japonieraz: 中京圏, Hepburn: Chūkyō-ken) Japonian dagoen hirugarren metropoli eremu handiena da eta munduko 26.a. Nagoia hiriaren inguruan hedatzen da. 8.739.000 biztanle ditu (2009) eta 6.380 km²-ko azalera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metropoli eremuaren gehiengoa Aichi prefeturan badago ere Gifu eta Mie prefeturek Aichiren inguruan dituzten lurrak dere hartzen ditu barnean.
Hiri handienak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi aireportu dauzka, Chūbu Centrair Nazioarteko aireportua eta Nagoiako aireportua. 38 tren linea eta 8 autopista ere baditu.