Edukira joan

Galesko printze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Galesko printzearen armarria
Image
Galesko printzearen intsignia

Galesko printzea 1301etik britainiar monarkiaren oinordekoari ematen zaion titulua. Ohitura hau Eduardo I.a Ingalaterrakoak sortu zuen 1301ean, Ingalaterrak Gales mendean hartu, eta haren seme Eduardo printzea (gero Eduardo II.a Ingalaterrakoa) Galesko printzea izendatu zuenean.

Gaur egun, titulu hau Karlos Galeskoak du, Elisabet II.a Erresuma Batukoaaren semea. Kornualleseko dukea eta Rothesayeko dukea tituluak tronuaren oinordekoak jaiotzean edo tronua hartzean bereganatzen ditu. Aldiz, Galesko printzea titulua ematea ala ez erregearen borondatean datza.

Galesko printzearen lema Ich dien da (Nik zerbitzatu alemanez). Ohituraren arabera, Galesko printzea Westminster jauregian izendatzen da, nahiz eta azken bi kasuetan Caernarfon gazteluan izendatu zen: 1911. urtean Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, eta 1969. urtean Karlos Galeskoa.

Galesko printzeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlos Galeskoa Galesko printzea titulua daraman 20. printzea da:

Zki. Irudia Izena Jaio-hil Galesko printzea
1ImageLlywelyn ap Gruffydd(1223-1282)(1267-1282)
2ImageEduardo II.a Ingalaterrakoa(1284-1327)(1301-1307)
3ImageEduardo Woodstockekoa(1330-1376)(1343-1376)
4ImageRikardo II.a Ingalaterrakoa(1367-1400)(1376-1377)
5ImageHenrike V.a Ingalaterrakoa(1387-1422)(1399-1413)
6ImageEduardo Westminsterrekoa(1453-1471)(1454-1471)
7ImageEduardo V.a Ingalaterrakoa(1470-1483)(1471-1483)
8ImageEduardo Middlehamekoa(1473-1484)(1483-1484)
9ImageArtur Tudor(1486-1502)(1494-1502)
10ImageHenrike VIII.a Ingalaterrakoa(1491-1547)(1504-1509)
11ImageHenrike Estuardo(1594-1612)(1610-1612)
12ImageKarlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa(1600-1649)(1616-1625)
13ImageJurgi II.a Erresuma Batukoa(1683-1760)(1714-1727)
14ImageFrederiko Galeskoa(1707-1751)(1729-1751)
15ImageJurgi III.a Erresuma Batukoa(1738-1820)(1751-1760)
16ImageJurgi IV.a Erresuma Batukoa(1762-1830)(1762-1820)
17ImageEduardo VII.a Erresuma Batukoa(1841-1910)(1841-1901)
18ImageJurgi V.a Erresuma Batukoa(1865-1936)(1901-1910)
19ImageEduardo VIII.a Erresuma Batukoa(1894-1972)(1910-1936)
20ImageKarlos III.a Erresuma Batukoa(1948-)(1958-2022)
21ImageWilliam Galeskoa(1982-)(2022-)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]