Gas natural likidotu
Gas natural likidotua[1] (GNL; ingelesez: liquefied natural gas) likido egoeran dagoen gas naturala da (metanoa CH4 batez ere). Gas natural likidotuak ohiko gas naturalaren bolumenaren seiehunen bat hartzen du. Usain gabekoa, kolorerik gabekoa, ez-erregarria eta ez da toxikoa. Energia iturri arriskutsua da, sutzeko duen arriskuagatik, bestelako arriskuen artean izoztea eta itodura arriskua daude.
Likidotze prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Likidotze prozesuak, gasak dituen osagai batzuk kentzen ditu, hautsa, helioa, ura eta hidrokarburo astunak. Orduan, gas naturala kondentsatu eta 25 25 kPa (3.6 psi) atmosferako presiopean jartzen da likido egoerara igarotzeko hoztuz (-163 °C-ko tenperatura ingurura). Gas naturalaren likidotzeak, bolumena gutxitzen duenez, garraiatzeko kostuak murrizten ditu eta mundu osora GNL ontzien bidez garraiatzeko aukera eskainiz.
Gas natural likidotuaren energia dentsitatea, gasolinak duen dentsitatea baino %60 txikiagoa da.
Gas natural likidotua Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko portuan GNLa gorde eta birgasifikatzeko terminala eraiki zen 2003an, Bizkaiko Badia Gasa (BBG) izenekoa. BBGren kaia 2003an inauguratu zen, 300.000 m³ GNL bildu eta 800.000 m³/h gas natural ekoizpen-gaitasuna du.[2] Gasa metatzeko bi tanke ditu, eta hirugarren bat eraikitzen ari dute. Jabeak Enagas, EVE eta RREEF enpresak dira.[3]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009] eta [Arkitektura Hiztegia] [2026]
- ↑ Bahía de Bizkaia Gas. «Ongi etorri Bahia de Bizkaiaren web orrira» (kontsulta data: 2013-06-21).
- ↑ Bahía de Bizkaia Gas. «Bazkide Parte-hartzaileak» (kontsulta data: 2013-06-21).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gas natural likidotua birgasifikatzeko instalazioak artikulua Zientzia.net gunean
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |