Iratzeder
| Iratzeder | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Jean Marie Diharce | ||
| Jaiotza | Donibane Lohizune, 1920ko urtarrilaren 4a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Kanbo eta Belokeko monasterioa, 2008ko urriaren 12a (88 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | olerkaria eta idazlea | ||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||
| Kidetza | Euskaltzaindia | ||
| Izengoitia(k) | Iratzeder eta Xabier Iratzeder | ||
| Ezizena(k) | Xabier Diharce | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | katolizismoa | ||
| Erlijio-ordena | Beneditar | ||
Iratzeder, jatorrizko izen-deiturez Jean Marie Ihartza,[1] (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1920ko urtarrilaren 4a - Beloke, 2008ko urriaren 13a) euskal idazlea eta abadea izan zen. 1962tik aurrera, euskaltzain osoa. 1941ean fraide egin zen, eta 1972az geroztik Ahurtiko Belokeko monasterioan bizi izan zen beti, salbu eta 1987an Afrikako Dahomeyn egindako hainbat hilabeteko egonaldia.
Jean Diharce, Iratzeder izenez ezagunagoa, Ipar Euskal Herriko kultura eta literaturaren sustatzaile garrantzitsua izan zen. Bere lanetan euskal nortasuna, fedea eta tradizioa uztartu zituen, batez ere poesia eta saiakeraren bidez.
Gainera, Iratzederrek euskararen erabilera eta transmisioa indartzeko lan handia egin zuen, bereziki gazteen artean. Bere testuek eta jarduerak eragin handia izan zuten XX. mendeko euskal literaturan eta pentsamenduan.
Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- XX. mendeko poesia kaierak - Xabier Iratzeder (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Biziaren olerkia (1983, Gero)
- Fededunen arbasoa (1977, Leopoldo Zugaza)
- Uhaineri nausi (1972, Ezkila)
- Argiz argi (1969, Ezkila)
- Euskal Herria eta Yainkoaren gizaldia (1967, Ezkila)
- Amen besta (1956, Ezkila)
- Ezkongai (1953, Ezkila)
- Mortuan oihu (1953, Ezkila)
- Aphez (1951, Ezkila)
- Eguerri (1951, Ezkila)
- Ezkila eta tirola (1951, Ezkila)
- Pindar eta lanho (1947, Ezkila) + (2016, Begiraleak)
- Jakes (1945, Baiona)
- Zeru-menditik (1941-1946) (1959, Ezkila)
- Zakalar (1940, Ezkila)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biziaren airaldia (2000, Gero)
- Harrapallu (1956, Ezkila)
- Iratzederren antzerki kaierak (2009, Hiria argitaletxea) Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak prestatu edizioa.
- Sei antzerkigileren kaierak (2011, Hiria argitaletxea) Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak prestatu edizioa.
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezkiaga, Patxi: Iratzederren munduak. - Egan, 1995-2, 69-95
- Ezkiaga, Patxi: Iratzeder, sinboloen deia. - Egan, 1996-1, 5-30
- Ezkiaga, Patxi: Iratzederren funtsezko poesia. - Egan, 2001-1/2, 39-58
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean Diharce literaturaren zubitegian
- Iratzeder Euskaltzaindiaren webgunean
- Iratzeder Euskal Kultur Erakundearen webgunean
- Ortiz de Pinedo, A. (2009). Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean 1945-1953. Zornotza. Erroteta.[Betiko hautsitako esteka]
- Ortiz de Pinedo, A. (2010). Gernika aldizkaria eta euskal literatura II: literatura. Euskonews.
- 1920ko jaiotzak
- 2008ko heriotzak
- Manuel Lekuona Saridunak
- Donibandarrak
- Euskarazko poetak
- Euskal antzerkigileak
- Euskaltzainak
- Euskal Herriko apaiz katolikoak
- Euskarazko saiakeragileak
- Lapurdiko idazleak
- Gerra ondorengo euskal literatura
- Beneditar monjeak
- Euskararen sustatzaileak
- Pertsona mononimoak
- Kanbon hildakoak